04/06/2026
OÑATIKO UNIBERTSITATEKO LANAK BUKATZEN
Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko eraikinaren kanpoko zein klaustroko fatxadak zaharberritzen eta estalkia birg*itzen ari dira Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuaren ekimenez.
Gaur Batzar Nagusietako ordezkaritza batek ikustaldia egin du. EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-PSOE, PP eta Elkarrekin Gipuzkoa Podemos taldeetako batzarkideak joan dira Oñatiko Unibertsitateko lanen berri bertatik bertara izateko; Izaro Elorza Oñatiko alkatea ere bertan izan da, Azahara Dominguez diputatuak gidatzen duen sailak antolatutako ikustaldian.
Lanak bukatutakoan, Unibertsitatearen paretak harria agerian beharrean leunduta ipiniko dituzte, jatorrizko eraikinean bezala; bestetik igog*ilu eta eskailera egokiak izango dira irisgarritasuna bermatzeko; horrez g*in, gaur egun unibertsitate parean d**oen turismo bulegoa eraikinean egongo da. Zaharberritze lanak udazkenean amaituko dira.
Visita a la Universidad Sancti Spiritus de Oñati de una representación de las Juntas Generales formada por los cinco partidos políticos presentes en la institución foral, para conocer in situ la realización de las obras de restauración de las fachadas, tanto exteriores como las del claustro, y rehabilitación de la cubierta del edificio de la Universidad. A la visita, organizada por el departamento que dirige la diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, se ha sumado la alcaldesa de Oñate, Izaro Elorza. Las obras finalizarán en otoño de este año.